Castellano

ALLERRU- FUTBOL

Bertako futbolari buruz ditugun daturik zaharrenak 1947koak dira. Partidaren akta bati ezker dakigu LEZOTARRA izeneko futbol-taldearen berri, baita egun horretan jokatu zutenen izena ere. Jakina da gainera talde horrek urte askotan iraun zuela.

Baina geldialdi luze batengatik Lezok ez zuen futbol-talderik izan 1964.ean ALLERRU elkarteak sortu zuen arte. Ordutik gaur arte etengabe aritu gara Allerru taldean futbola indartzen eta herriaren izena txoko guztietara zabaltzen.

Ibilbidea hasi genuenetik momentu honetan dugu gazte kopururik ugariena taldean.

Uste dugu ibilbide honetan (gaizki dago guk esatea baina…) Allerruk garrantzi handiko zerbitzua eskaini diola herriari kirola indartzen eta giza-harremanak sendotzen.

Gaur egun Allerru KE ko zuzendaritza taldea osatzen dugunok lana borondatez egiten dugu, gure ibilbidean aritu diren guztiek egin zuten bezalaxe, beti ere proiektua hobetzen ari dela ikusteak ematen digun poztasunarekin. Ez gara profesionalak. Gora beherak izan ditugu eta behar bada izango ditugu, baina garbi esan dezakegu beti jokatu dugula gazteek kirola praktikatzeko txoko bat izatearen helburuarekin. Horrek harro sentiarazten gaitu, lortzen ari garela esan dezakegu.

Badakigu beti ez dugula asmatuko, baina garbi adierazten dizuegu gure asmoa ahalik eta hoberen egitea dela.

Lerro hauen aukera aprobetxatu nahi dugu gure proiektuan parte hartu eta lagundu duzuen guztioi eskerrak emateko eta ziur gaude etorkizunean ere beti egongo dela norbait prest gogoz eta ilusioz futbol-talde hau aurrera eramateko.

Eskerrik asko guztioi

  

                          GOAZEN ALLERRU!!!!